Ikastolako arropa eta material berria prest daukagu! 🤩

📍Ostegunean eta ostiralean, 16:30etik 17:15era, Ikastolako atarian arropa ikusi eta probatzeko aukera izango duzuela, eta eskaera momentuan bertan egin ahal izango duzue.

💶 Ordainketa arropa iristen denean egingo da, Ikastolan bertan eta eskudirutan.

 

Animatu!

LH6ko ikasleen elkartasuna!

Apirilean egindako azoka solidarioan 843 € bildu genituen. Gaur, txekea Yaalah Elkarteko lehendakariari eman diogu. Diru horrekin ur-depositoak erosiko dira Bir Ganduz herriko biztanleentzat.

Etapa berri batera jausia

DBH4ko ikasleei etapa berri batera jausi egiteko unea iritsi zaie. Hurrengo ikasturtean egingo dutena erabakitzen laguntzeko hainbat orientazio saio egin ditugu. 
Azken hilabeteetan ikasle ohien bixitak izan ditugu eta beraien bizipenak gurekin partekatzeak ideak argitzen lagundu digu. Ikastetxe desberdinak bisitatzeko aukera ere izan dugu.

Geometria eskuetan, sormena hiru dimentsiotan! 📐✨

Aste honetan, gure DBH 2ko ikasleek matematika liburuak albo batera utzi eta kontzeptu geometrikoak modu guztiz praktikoan esploratzeari ekin diote. Formula abstraktuak buruz ikasi beharrean, gela esperimentazio-laborategi bihurtu dute Imanix pieza magnetikoak oinarri hartuta.

Ura, irribarreak eta talde-indarra: DBH 3koak Portuondon ipurdikoak ematen!

Gure DBH 3ko gazteak ikasgelako lau hormak utzi eta Portuondora (Mundaka) bidean jarri dira egun batzuetako irteera ahaztezin batean! Badakigu ikastea garrantzitsua dela, baina liburuetatik haratago ere bada zer ikasi eta zer bizi. Oraingoan, gure mutil eta neskak kirola, natura eta elkarbizitza uztartu dituen abentura itzel batean murgildu dira, eta nola gainera!

 

Eskuz landutako loreak, bihotzez batutako belaunaldiak!

Gure LH 5eko gelak kolorez eta maitasunez bete dira egunotan, eta argazki bilduma ikusi besterik ez dago horretaz jabetzeko! Oraingoan, gure ikasleek bisitari oso-oso berezia egin die eguneko zentroko kideei. Eskuz esku, belaunaldi biek indarrak batu dituzte paperezko lore politak egin eta lorontziak dotore-dotore janzteko.

Subscribe to Gure Kontuk ...