Jai giroan eta herritarren parte hartzearekin, euskal kulturan eta identitatean hain funtsezkoak diren euskal dantzak suspertzea da helburua. Aukera aparta psikomotrizitatea eta euskal jai giroaz gozatzeko.
Azken hilabete honetan informatika arloa lantzen aritu dira LH 3ko ikasleak. Ikasitako guztia Gabonetako txartel bat egiteko proiektuan bukatu da eta hauek dira emaitzak.
Hatz10 web aplikazioaren bidez, teklatua modu zuzen eta eraginkor batean erabiltzen ikasten ari dira. Interface eta testuak euskaraz egoteaz gain, euskal kulturako hainbat bertso, olerki, abesti eta bestelako testuak ere lantzen dituzte
Duela aste batzuk gurasoentzako dislexiaren inguruko hitzaldi bat izan genuen ikastolan. Oraingo honetan beraiek LH1, 2 eta 3 mailako gurasoentzat antolatutako tailer baten berri eman digute eta zuei helarazten dizuegu.
Lehen hiruhileko hontarako antolatu ditugun tailerrei jarraiki, larunbatean, hilarean 27a, eskainiko dugun tailerrera gonbidatu nahi zaituztegu mezu honen bitartez. Gauzak honela, aste hontako tailerra aurkezten dizuegu: