Euskara zaindu eta sustatuko dugu, gure herriko hizkuntza delako, eta herriaren eskubidea eta konpromisoa direlako.

Aldi berean, bide berriak bilatuko ditugu euskaraz ulertzen ez dutenak gurera hurbiltzeko eta parte aktiboa izateko.

Konplizitatea bilatzen dugu, jarrera adeitsuak eta eraikitzaileak landuz.

Eskerrik asko atzo hurbildu zineten guztioi.

LH osoak udazkenari ongi etorria eman diogu Izarraitzeko mendietan.
Madarixatik maldan gora abiatu eta tartean hamaiketakoa egiteko geldialdi bat egin ondoren, eguerdian Xoxotera iritsi ginen. Bertan lagun giroan bazkaldu eta jolasteko tartea izan genuen. Gustura ibili ginen!

Egun ahaztezina bizikletan

Ikastolako ikasleek ibilaldi ederra egin dute Ondarroan barrena. Aurkikuntzaz, barrez eta aire zabaleko ikasketaz betetako jardunaldia izan zen. Ondarroako txoko bakoitzak abentura berri bat eskaini zigun, hango kale xarmangarrietatik hasi eta itsasoaren bista ikusgarrietaraino.

Gizarte-arazo bati konponbidea emateko gure aletxoa jarri dugu Lh6ko ikasleok!
Azoka Solidarioa antolatu eta lortutako dirua Yaalah Elkarteari eman diogu.??
Beste mailetako ikasleek ere ekarpen ugari egin dituzte, emaitza ederra izan du proiektuak!?
Mila esker hurbildu zareten guztioi.
@yaalahelkartea

Subscribe to Gure Kontuk ...