Metodologiaren garrantzia

Ikaskuntza prozesua abiarazteko, saiatu gara ikasleen errealitatetik hurbil dauden egoerak eta ikasleen bizipenak hartzen abiapuntu, manipulatiboki hurbiduz jakintzagai berrietara, jolastuz, eta abar. Gela ezagutu eta haren egunerokoko parte den irakasleak irakaskuntza-prozesua diseinatu eta praktikara eramatean horretarako aukera gehiago ere izango ditu eta haiek baliatzea komeni da.

Aipatu moduan, irakastea errealitatetik abiatu ondoren, ikaskuntza errealitatera bueltatzea ere proposatzen da: ikasitakoak inguratzen duen munduarekin erlazionatzea, sustatzea hura ulertzeko edo bertan eragiteko erabil ditzaten, ikasitakoa eremu askotariko egoeretan erabiltzeko adibideak ematea.

Irakaskuntza-prozesua

Ikaskuntza bideratzeko irakaskuntza-prozesua egituratzeko, hasieran motibazioa piztea, aurreikuspenak egin eta aurre ezagutzak aktibatzea eta (auto)ebaluaziorako estrategiak abian jartzea. Garapenean, eduki berriak aurkeztea miatuaraziz edo eredua emanez, eduki berriak aplikatzeko aukedra eskaintzea (praktika akonpainatua eta praktika autonomoa), ikaskuntzak errepasatu eta egituratzea. Amaitzeko, ikaskuntzak mobilizatu eta erabiliz sortzea; ikaskuntzaren hausnarketa egitea eta (auto)erregulazioa bideratzea|RS|.

Azken batean ikasleei ikasten eta nola ikasten duten ulertzen laguntzea giltzarri da, eta horretarako aktibatu eta errepasatu behar dira aurreko ezagutzak, eduki berriak pauso txikietan aurkeztu, modelatu, galdera onak egin, praktikan akonpainatu, eta metakognizioa eta autorregulazioa sustatu. Horrek ikaskuntza-helburuen jarraikortasun bat egotea eskatzen du, espiralean helburuok behartu eta sakontzeko.