Ikastetxearen Proiektu Digitala
Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD) baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna bat da, zentroko irakas, ikas eta kudeaketa prozesuetan. Hezkuntza Proiektuan, Zuzendaritza Proiektuan eta Urteko Planean txertatu behar da.
Kimu
Ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza-proiektua zehaztu eta nolako pertsonak hezi nahi dituen hausnarketa egingo badu ere, Kimu proiektuan, besteak beste, ezaugarri hauek dituzten pertsonak hezten laguntzea dugu buruan: euskaldun eleanitzak, jakin-mina dutenak, erabaki hartzaile kritikoak, printzipio etikoak dituztenak...
Kuku emozio-programa
Kuku Haur Hezkuntzan oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza-programa da. Helburua da ahozkotasuna oinarri izanda norberaren emozioak ezagutzea, kudeatzea eta besteenak hobeto ulertzea.
HEZKIDETZA plana
Hezkidetza, heziketa metodo gisa, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen den hezkuntza da, genero estereotipoetatik kanpo egiten dena. Sexualitate guztiak aintzat hartzen ditu, identitateen aniztasuna onartuz eta zilegituz.
IKT curriculuna
Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, euskal eskolaren gestioan, oro har. IKT alorrean 15 urte baino gehiagoko eskarmentua metatua du,
Konfiantzaren pedagogia
Konfiantzaren Pedagogiaren oinarri-oinarrian pertsonaren gaineko ikuspegi jakin bat dago, eta ikuspegi horretatik eraiki dugu gure pedagogia. Pertsonari pertsona oso izaten eta zoriontsu izaten laguntzea helburu duen pedagogia. Pertsona ikusteko modua, pertsonarekiko jarrera eta jokaera jakin bat daude, beraz, pedagogia horren oinarrian.
ELKARBIZITZA
Bizikidetzaren helburu nagusia ikastolako ikasle, irakasle, langile eta familiaren arteko eguneroko harremanak hobetzea da. Gure ikastolan talde bat dago helburu hauek bultzatzeaz arduratzen dena. Talde honetan ikasle, irakasle eta gurasoak parte hartzen dute, eta esan behar da, hau dela talde bakarra 6. mailatik aurrerako ikasleek parte hartzen dutena.
EKI PROIEKTUA
EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du integrazioaren pedagogiaren bitartez eta konpetentzietan oinarrituta dago.
ELEANITZ PROIEKTUA
Zertan datza Eleanitz Proiektua? Zentroko lehen hizkuntza den Euskararen irakaskuntzan, baita gaztelera eta beste bi hizkuntzen irakaskuntzan ere.
EUSKARAZ BIZI
Euskaraz Bizi Ikastolen Elkarteak sortutako eta Ikastolek bere egindako proiektua da. Bere helburua eskola-jardueretan ezezik, bizitzaren egoera guztietan eta ikastola bakoitzaren testuingurua kontutan hartuz, euskararen erabilpena sustatzea da