Arimen gaua 25

 

URRIAK 31  ARIMEN GAUA  Itzalitako kalabazak argitzeko sasoia

17:00Gaztelekuan, makillaje tailerra

18:30  / Kalerik kale, Kamiñazpin hasita, herriko ikastetxeek eta P.M. Unanue Musika Eskolak lagunduta. Kalejiran trikitixa, pandero eta akordeoi taldekoek kanta 2 joko dituzte, eta bandak beste 2. Txandakatzen joango dira

19:30 / Kalejira Musika Eskolan amaitu

Tarte honetan, parte hartuko duten etxeetara joateko aukera egongo. Ospakizunean parte hartzeko zuen etxe eta atariak apaintzen badituzue, ongi etorriak garela ulertuko dugu.

21:00/ Gaztelekuko kanpoko aldean amaiera.

JANTZIAK: trapu zaharrak jantzita ateratzeko eguna da; ez dotore jantzi, mesedez.

FAMILIAK: etxeko ataria kriseilu batekin edo Arimen gaueko irudiren batekin apaindu, horrela gazteak XANDULI, MANDULI, KIRRIKIKI, EMAN JATEKOAK GURI eskean joaten direnean jakingo dute atea irekiko dietela.

 

Etiketak: Albisteak