47 ikastolatako milaka ikasleren botoei esker, euskarazko literaturaren eta ilustratzearen aldeko urte osoko lana ospatu zuten Zizur Nagusian.
Nafarroako Ikastolen Elkarteak JUUL 2026 sari-banaketa ekitaldia egin zuen atzo Zizur Nagusiko Kultur Etxean. Ikastoletako ikasleen boto gehien jaso zituzten euskal idazle eta ilustratzaileek euren aitortza jaso zuten bertan, irakurzaletasunaren sustapena eta euskal sorkuntza ardatz dituen egitasmo baten barruan.

