
Adiskide hori,
2026an Emakumeak Zientzianek 10. edizioa ospatuko du. Hamarkada bat daramagu estereotipoak apurtzen, emakume zientzialarien lana ikusgarri egiten eta neska-mutilen artean bokazio zientifikoak sustatzen.
Otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, ardatz hartuta, otsailaren 3tik 11ra bitartean jarduera ugari antolatu ditugu hezkuntza-komunitatearentzat.
Ikerketa zentruetan bisita eta tailerrak

Tailer honen bidez, Euskadiko hainbat ikerketa-zentro barrutik ezagutzeko aukera izango duzu, bertan egiten den lana, ikerketa-ildoak eta eguneroko jarduna gertutik ezagutuz. Zientzia eta ikerketa nola lantzen diren zuzenean ezagutzeko gonbita da, esperientzia praktiko eta hurbil baten bidez.
Zientzia eskolara
Aurten, jarduera batzuk ikastetxeetan bertan egingo dira, ikertzaileak eskolara joango direlarik. AZTIk itsasoei eta elikagaiei buruzko bi tailer eskainiko ditu, eta POLYMATek materialeen zientziari eta haren eguneroko eraginari buruzko beste bat.
Historikoa nago! Antzerkia

Beasainen eskainiko den antzerki-lan parte-hartzaile honek LH5eko ikasleei fisika kuantikoaren oinarrizko kontzeptuak modu dibertigarri eta bisualean hurbiltzen dizkie. Umorea eta jolasa uztartuz, zientziarekiko jakin-mina eta irudimena piztea du helburu.
Emakumeak ingeniari

Eibarreko Andretxean ospatuko den mahai inguru honetan hiru emakume ingeniarik beraien esperientziari buruz hitz egingo dute, bakoitzak bere sektoreko ikuspuntutik ingenieritza ikasteko bokazioa emakueen artean sustatzeko helburuarekin.