"Giro ederrean" ospatu dituzte Bertso Topaketak Ondarroan.
Barikuan [maiatzak 23] Bertso Topaketetan batu ziren Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolako eta Zaldupe Eskolako seigarren mailako ikasleak, ikasturtean ikasitakoa erakusteko.
Hitza (2025/05/26) "Giro ederrean" ospatu dituzte Bertso Topaketak Ondarroan - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza berreskuratua 2025-05
Ondarroako herriko frontoia bertsozalez bete zen barikuan [maiatzak 23]; izan ere, Bertso Topaketak ospatu zituzten udalerriko Zubi Zahar Herri Ikastolako eta Zaldupe Eskolako ikasleek. “Ikasturteko jarduna erakutsi eta eguneroko lana balioan jartzeko helburuagaz egiten ditugu topaketak urtero. Aurten, gainera, Peru Vidal bertsolaria izan da irakaslea, eta ikasleek asko ikasi dutela azpimarratu zuen barikuko ekitaldian. Ikasturteko jardunagaz pozik gelditu dira ikasle eta irakasleak”, zehaztu du Ondarroako Udaleko Maite Rey euskara teknikariak.