Errezetak nola egin, pisua erabiltzen ikasi, neurriak antolatzen…gauza hauek guzitiak ikasten ibili dira azken unitatean eta bukatzeko BIZKOTXO LEHIAKETA bat antolatu dute.



Horrela ba, LH 3.mailako ikasleak horretan aritu dira: lehiaketa antolatu, baldintzak jarri. epai mahaia aukeratu, gonbidatu, arauak azaldu eta ondoren puntuazioak jaso eta batu.






BIZKOTXO IRABAZLEAREN ERREZETA
OSAGAIAK
-
Azukrea 225g
-
Irina 225g
-
Legamia 15 g
-
4 arraultza
-
Yogur natural 1
-
oliba olioa yogur pote 1
JARRAIBIDEAK:
Lehenik, ontzi batean irina eta legamia nahastuko ditugu
Ondoren, zuringoak eta gorringoak banatuko ditugu eta gorringoak azukerea, yogurta eta oliba olioarekin hahastuko ditugu.
Gero, nahasketa horri irina eta legamia nahastuko dizkiogu.
Azkenik, arrautza zuringoak merenge puntuan nahastuko ditugu.
Bukatzeko, molde bat gurin pixka batekin igurtziko dugu eta nahastu dugun ore guztia bertara botako dugu.
Aurrez berotutako labean (150º tan) sartuko dugu eta 30 minutura aterako dugu.
ON EGIN!