Urtero bezala San Sebastian eguna ospatu dugu aste honetan. Eguneko zentrora gerturatu ginen goizean. Bertako adinekoekin batera, gure txapelak dotore prestatu genituen eta, makilak eskuetan, gogotsu jo genuen danborra. Elkarrekin aritzea esperientzia aberasgarria izaten da beti.

Arratsaldean, ikasleen txanda iritsi zen. Ikastolako jolastokian elkartu ginen danborrada egiteko. Eguraldiak lagundu zigun, eta eguzkipean primeran pasatu genuen martxa ezberdinak jotzen.

Festa borobiltzeko, DBH4ko ikasleen eskutik txokolate beroa jateko aukera ere izan genuen.

Etiketak: Gure Kontuk ...