Dakizuenez, Egia Iriondoko data gerturatzen ari da (abenduaren 13a) eta hainbat gauza zehaztu nahi ditugu:
-Kamiseten banaketa ostegun honetan egingo dugu, abendauren 4an, 16:30etik 17:30era, jantokian. Prezioa 7€ izango da, eskudirutan. Egun honetan etorri ezin zaretenok, jarri harremanetan: Arraitz, Leire P., Naia edo Oihanerekin.
-Lasterketan parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea parte-hartzaile bakoitzari asegurua egiten diotelako antolatzaileek. Turismo Bulegoan apuntatu behar da, abenduaren 9, 10, 11 eta 12an, 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 17:00etara.
-Garrantzitsua: Egunean bertan Unai ikastolako langileon artean eramango dugu, ibilbidea zatitu dugu eta zati bakoitzean bi pertsonek eramango dute Unai. Horretarako, garrantzitsua izango da ekintza honetan parte hartzea erabaki duzuenok atzetik edo aurretik joatea antolamendua errazago izateko.
Eskerrik asko,

Gabriel Beldarrain (2024/12/19)XXXVIII Egia Iriondo Memoriala. Ondarroa - Gabriel Beldarrain berreskuratua 2025-12
Etiketak:
Gure Kontuk ...