MArtxoak 8

 

Kanpainak gogorarazi nahi du azken hamarkadetan berdintasunaren arloan aurrerapen asko egin diren arren, berdintasuna ez dela lorpen bermatua, egunero zaindu, babestu eta zabaldu beharreko espazioa baizik. Bereziki, ultraeskuinak bultzatuta, berdintasunaren bidea estutu nahi duten diskurtsoak berpizten ari diren une honetan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eza ukatuz, emakumeen aurkako indarkeria hutsalduz eta feminismoa eta berdintasun-politikak mespretxatuz.

Honen aurrean, kanpainak esparru guztietan berdintasunari leku handiagoa ematen jarraitzeko deia egiten du: enpresetan berdintasun-planak aplikatuz, soldata-berdintasunerantz aurrera eginez, ikasgeletan hezkidetzaren aldeko apustua eginez, belaunaldi berriak genero-rol mugatzailerik gabe heziz, zereginak eta zaintzak modu orekatuan banatuz, gorrotoaren eta desinformazioaren diskurtsoak salatuz, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartearen alde eginez eta genero-ikuspegia txertatuz plan, jarduketa eta erabaki politiko bakoitzean.

Etiketak: Albisteak