Nor esan du hondartza udarako bakarrik dela? Aste honetan HH5eko ikasleok erantzun bila kalera atera gara, hondartzara: Neguan joaten al gara hondartzara? Nor ibiltzen da bertan eguzkirik ez dagoenean? Zer egin dezakegu bertan?



Bertara iritsi eta hondartza desberdin bat aurkitu dugu. Ez dugu toallarik edo bainujantzirik ikusi baina itsasoa bai, itsasoa betiko tokian dago, baina soinua ozenagoa da. Haize boladen aurrean begiak itxi behar izan ditugu momentu batzuetan baina hala era hondartzaz gozatzeko aukera izan dugu.



Goiza borobiltzeko, eta indarrak berritzeko asmoz, San Blas opil goxoa jan dugu elkarrekin.
Etxera bueltatu gara oinetakoetan harea pixka batekin, baina poltsikoak bizipen berriz beteta. Neguko hondartza... hori bai dela plan bikaina!


