Adin guztietako gazteentzako topaguneak Ibilaldiko guneetan

 

Adi ume eta gazte! Aurten, Ibilaldi eguna jarduera zirraragarri eta dinamikoz beteta egongo da, zuentzat bereziki diseinatuta, benetako protagonistak!
 

topaguneak

Irakasleek eta begiraleek egindako dinamika batzuk prestatu ditugu esperientzia ludiko eta ahaztezina eskaintzeko. Jarduera horiek ez dira entretenitzeko modu bat soilik, prozesu baten azken emaitza baizik, non zuek, ikasleak, bihotza eta arima izango zareten.

Ikasgeletan lanketa egin ostean, Ibilaldiaren egunean, lortu duten guztia erakusteko aukera izango dute. Erakusketa artistikoetatik kirol-lehiaketetara, jarduera bakoitza bere talentu, dedikazio eta grinaren erakusleiho bat izango da.
 

Baina dinamika horiek erakustaldi hutsetik haratago doaz.  Esperientziak, ideiak eta bizipenak partekatzeko aukera izango da, eta ekintzatik haratago iraungo duten loturak sortuko dira.

Beraz, presta zaitez dibertsioz, emozioz eta adiskidetasunez betetako egun baterako. Prestatu dugun guztia martxan jartzeko irrikaz gaude, eta Ibilaldian esperientzia ahaztezin hau elkarrekin partekatzeko!
 

Ezin bestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, ondorengo estekan.

 

Etiketak: Albisteak