"Kirol Astea bete-betean ospatzen ari gara ikastolan! 💪🔥
Egun hauetan ez da mugimendurik eta emoziorik falta izan. Maila desberdinen arteko lehiak eta jolasak izan ditugu jolastokian eta, batzuk zelaian dena ematen ari ziren bitartean, besteok eztarriak urratu arte animatu ditugu lagunak! Zein giro polita sortu dugun elkarrekin! 🙌📣



Itsasoa, surfa, euria eta eguzkia lagun, egun zoragarriak bizi izan ditugu kostaldean. Eguraldiak une batzuetan makur jokatu digun arren, neoprenoak jantzi eta olatu artean surflari profesionalak bezala moldatzeko indarra eman digu! 🌦️🏄♀️



Kirolak, ordea, badu bere alde sozial eta kulturala ere. Horregatik, hitzaldi oso berezi bat izan dugu gurean: Ondarroako 'Andrak Erramutan' taldeko kideak etorri zaizkigu ikastolara. 🚣♀️ Beraien esperientzia gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, eta bidean dituzten erronka eta helburu berriak ezagutzeko tartea ere izan dugut. Eredu bikaina guretzat!


Astea oraindik ez da amaitu, eta amaiera borobila emateko gogoz gaude. Gaur arratsaldean, urtero bezala bizikleta ginkana eta ondorengo martxarekin borobilduko dugu astea. 🚲🏁


