Elkarrekin eta elkarrengandik ikasten, primeran pasatzen dugu mate-jolas saio hauetan LH1 eta LH2ko ikasleok.
Jokoak testuinguru erreala dira haurrentzat, eta konpetentzia matematikoak zentzua hartzen du baldin eta testuinguru errealetan garatzen bada. Modu egokian aukeratuz gero, eta momentua ere zainduz gero, gozamenerako testuingurua izango dira.
Arrazoiketa logikoa eta estrategia garatzeko tresna ezin hobeak izan daitezke, eta baita eduki matematikoak mobilizatzeko eta mekanizatzeko ere (batez ere, buruzko kalkuluari dagozkionak).
Jolasean ari direla, gainera, haurrek elkar erregulatzen dute modu naturalean, eta, hala, irakasleak aukera izan dezake behatzaile-lanean aritzeko.
Etiketak:
Gure Kontuk ...