Letren artean hegan: Gure idazle txikiak martxan!
Aste honetan, gure ikastolako gelak irudimenez, liburuz eta istorio zirraragarriz bete dira. Literatura proiektuaren barruan, zuen seme-alabak hitzen munduan murgildu dira, eta emaitza... benetan magikoa izan da!



Ez da irakurtzea soilik izan; liburuak ukitu, testuekin jolastu eta sormenari ateak parez pare ireki dizkiote. Argazkietan ikusiko duzuen bezala, gure gazteak literaturaren protagonistak bihurtu dira: batzuk murgildu-murgilduta irakurketa txokoetan, beste batzuk euren istorio propioak sortzen, eta denak ala denak, literaturak ematen duen askatasun horretaz gozatzen.



Zergatik da garrantzitsua bizipen hau?
Ikastolan argi daukagu literatura ez dela soilik paper gaineko tinta. Horrelako proiektuekin, hainbat gaitasun lantzen ditugu modu ludikoan:
-
Sormena: Ideiak ordenatu eta mundu berriak asmatzeko gaitasuna.
-
Empatia: Beste pertsonaien larruean jarriz, mundua beste begi batzuekin ikustea.
-
Autonomia eta Kritika: Zer gustatzen zaien eta zer ez deskubritzea, euren gustu propioak eraikiz.



Baina, batez ere, irakurtzearen plazera transmititu nahi diegu, bizitza osorako bidelagun izan dezaten.



Ez galdu xehetasunik!
Ezin dugu hitzez azaldu gela bakoitzean egon den giro berezi hori, beraz, onena zeuek ikustea da.
Gogoratu gure sare sozialetan ere eguneroko abentura gehiago dituzuela ikusgai. Jarraitu gaitzazu! 📸 Instagram:


