Ondarrutar naturala lehiaketa datorren azaroaren 29an (domeka) egingo da Beikozinin, arratsaldeko 18:00etan.
Lehiaketaren helburua da, dakizuenez, ondo pasatzea galdera-erantzunen jolas batean, eta, azken batean, herri hizkerari prestigioa ematea. Ondo pasatzeko, dakiguna ez ahazteko eta hizkuntzaren eta kulturaren transmisioak duen garrantziaz ohartarazteko aukera emango digu lehiaketak. Ondarroako tribial baten antzera, galdera-erantzunetan oinarritzen da jolasa.
Parte hartu nahi duten familiek ikastolan izena eman.
Garrantzitsua da adin ezberdinetako bikoteak osatzea transmisioaren lagungarria delako. Adin txikoek parte hartzeko aukera bakarra nagusi batekin parte hartzea da.
Parte hartzeko zer jakin behar da?
Ondarroako herriari buruzko datuak, pertsona ospetsuak ezagutu, herriko gertaerak, esaerak, toki-izenak, kantak, jokoak eta abar.
NORK HARTUKO DU PARTE?
Binaka hartuko da parte lehiaketan eta honela osatuko da bikotea: pertsona heldu bat eta gazte bat ala bi helduk batera.
- Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera ahal dute parte hartu; horien kasuan, beti ere, heldu batekin osatuko dute bikotea (16 urtetik gorako edozein pertsonarekin).
- 16 urtetik gorakoek heldu moduan har dezakete parte, bikotea osatuta edo eurak baino nagusiagoa den batekin.
- Bi pertsona helduk ere batera parte hartu ahal dute.
NON EMAN IZENA?
- Ondarroako euskara zerbitzuan: :946833668 mrey@ondarroa.eus
- Turismo bulegoan :946831951
- Ikastolan (adin txikikoekin osatutako bikoteen kasuan, bakarrik).
Izena emateko epea azaroaren 15a
NOLA EGINGO DA LEHIAKETA?
Kanporaketaren sistemaz egingo da lehiaketa, azken txanpan bikote bat irabazle gertatu arte. Ondo pasatzeaz gain, sariak ere banatuko dira: 1.000 euro banatuko dira sarietan.
NORK AURKEZTUKO DU?
Ugaitz Alegriak lehiaketa antolatzen lagundu digu eta berak aurkeztuko du.