Badatoz Piztu Jakin-mina topaketak! Ikasturte honetan ere praktika arrakastatsuak partekatzeko aukera izango dugu apirilaren 29an eta maiatzaren 5ean Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Green Capital aretoan 09:30tatik 13:30tara. 

Topaketa hauetan inklusioarekin lotura duten praktika arrakastatsuak ezagutzeko aukera izango dugu. 

Apirilaren 29an HH-LHko esperientziak ezagutuko ditugu:

  • Aita Larramendi ikastola: “Ongi etorri eskolara” proiektua
  • Lizarra ikastola: “Snoezelen gela”
  • Ikasberri ikastola: “Irakaskidetza. Aniztasunari erantzuteko tresna”
  • Ikastolen Elkartea: Pulunpa egitasmoa

Maiatzaren 5ean DBHko esperientziak ezagutuko ditugu: 

  • Haurtzaro ikastola: “Egokitu besteei, kirola egokitu”
  • Elgoibar ikastola: “Colors for education”
  • Bihotz Gaztea ikastola: “Binkulua sortzen. Inklusioa indartzeko tresnak”
  • Ikastolen Elkartea: Pulunpa egitasmoa

Ekintza honekin ikastolon sarea indartzea, elkarrekin ikastea eta jakin-mina piztu eta aberastea dugu helburu. Egitarau zehatza prest izan bezain pronto jasoko duzue. 

Piztu Jakinmina topaketan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Etiketak: Albisteak