Ikastolen Elkarteko Telegram eta WhatsApp kanalak martxan!
Kaixo,
Gaurtik aurrera, Ikastolen Elkarteko WhatsApp eta Telegram kanal ofizialak martxan daude. Kanal hauen helburua gizarteari, ikastola mugimenduari, gure komunitateari, informazioa modu azkar eta eraginkorrean helaraztea da.
👉 WhatsApp kanalera sartzeko esteka: https://whatsapp.com/channel/0029VbAdotHCRs1rAcn9D831
👉 Telegram kanalera sartzeko esteka: https://t.me/ikastolak
Bi kanal horiek gure ohiko euskarriekin batera komunikazio-bide nagusi bihurtuko dira eta horretarako, zuen laguntza behar dugu!
Horregatik, eskertuko genizueke esteka hauek edo atxikita bidaltzen dizuegun irudia zuen ikastolako komunikazio euskarrietan, webgunean, gizarte sareetan, eta familiei bidaltzen diezkiezuen buletinetan zabaltzea. Helburua ahalik eta jende gehienarengana iristea da, eta komunitate indartsu eta informatua eraikitzea.
OHARRA
Gaurtik aurrera, X (lehen Twitter) sare soziala alde batera utzi dugu, eta aldaketa hori zuekin partekatu nahi izan dugu. Atxikita bidaltzen dizuegu gaur helarazi dugun prentsa oharra. Aldi berean, estrategia digital berritu baten lanketan murgilduta gaude, eta sare sozialetan emango ditugun hurrengo urratsak ere zuei garaiz eta modu argian helarazten saiatuko gara.