Udazkeneko perretxikoak: gure basoko espezieak ezagutzeko eta sailkatzeko tailerra
Udazkena sasoiko garairik aberatsena da gure inguruko basoetan, eta atzo mikologiaren mundura gerturatzeko aukera paregabea izan genuen. Udazkeneko perretxikoen inguruko tailer praktikoa burutu genuen, gure ingurune naturala hurbilagotik ezagutu eta errespetuz kudeatzen ikasteko asmoz.



Saioan zehar, une honetan gure mendi zein basoetan aurki daitezkeen hainbat espezie izan genituen aztergai. Ikasleek perretxiko bakoitzaren izenak, egitura eta berezitasunak aztertu zituzten, ezagutza horretan sakonduz eta behaketa-gaitasuna landuz.
Lanketa egiteko, sailkapen irizpide desberdinak erabili genituen:
-
Ezaugarriak eta izenak: Espezie bakoitzaren txapelak, orriak eta oinak aztertu genituen, bakoitza bere izenez identifikatzeko.
-
Jangarritasuna eta kalitatea: Perretxiko jangarriak eta ez-jangarriak bereizi genituen, hauen sukaldaritza-kalitatearen arabera taldekatuz.



Baina saioaren ikasgairik garrantzitsuena segurtasunari lotutakoa izan zen. Argi eta garbi geratu zaigu mikologian pisu handiko arau bat dagoela: edozein zalantza txiki izanez gero, argi dago onena ez jatea dela. Zuhurtzia da beti basoko altxorez gozatzeko gakoa.
Orain, teoria barneratuta eta ikasitako guztiarekin, prest daukagu saskia basora abiatzeko! Hurrengo urratsa ingurunea errespetatuz behaketan jarraitzea izango da.
Mila esker saio hau hain aberasgarri egin duzuen guztioi!



Animatu!
Ikastolak, hezkuntza eta askoz gehiago!