Ondarroako Udalaren euskara sailak urtero antolatzen duen Augustin Zubikarai ipuin rallyko sariak banatu dira gaur (maiatzak 29)Kofradia Zaharrean. Ipuin rallya euskarazko sormena eta literatura bultzatzeko Udalak antolatzen duen ekimena da. Aurten, Zaldupe eskolako, Zubi Zahar herri ikastolako eta Ondarroa BHI institutuko 150 bat ikaslek parte hartu dute rallyan. Ohi modura, esaldi bat eman zaie ikasleei eta hortik abiatuta egin dituzte euren sormen lanak.
Aurten ere Ana Urkiza Ibaibarriaga eta Leire Bilbao Barruetabeña idazle ondarrutarrek osatu dute epaimahaia. Lanak idazteko, aurten ere, txertatu beharreko esaldi bana eman zitzaien parte hartzaile guztiei:
- LH 5 eta 6: “Zer ikusiko eta bezperan botatakoa han zegoen ostera ere”.
- DBH: “Tentsioa erabatekoa zen, eta, horrexegatik, hain zuzen ere, nahiago izan zuen isilik geratu”.

Hauek zian dira aurtengo saridunak:
LEHEN HEZKUNTZAKO 5. eta 6. MAILAK
- Basoko kammiseta lagungarria. Itzea Badiola Agirreoa.
- Gazta magikoa. Julen Urriolabeitia Egiguren.
- Kutxa. Enara Retolaza Bilbao.
- Mari eta Transilvaniako Magic Eskola. Jare Aranbarri Blanco.
- Bost desagertuak. Katy Aguilar Pacheco eta Aiora Elustondo Bedialauneta.
DBHko 1. eta 2. MAILAK
- Bizitza zien krudela den!. Eki Romeo Etxaburu eta Haitz Etxaburu Ituarte.
- Dominak. Julen Martinez de Azagra Martinez de Luko eta Aimar Badiola Alvarez.
- Errealitate gordina. Ane Ituarte Agirre eta Izaro Solabarrieta Bilbao.
- Errealitate ikusezina. Maialen Bedialauneta Ibaibarriaga eta Aimar Aristi Ugalde.
- Mendekuaren bila. Maialen Zubeldia Casas eta Enara Perez Bilbao.
DBHko 3. eta 4. MAILAK
- Bizitza berria, ametsak betez. Ainhize Otxoantezana Garcia.
- Burgo etxea. Izadi Txakartegi Beitia eta Oier Arostegi Egurrola.
- Etorkizuneko tramankulua. Ilazki Andonegi Rodriguez.
- Lagunak eta sekretuak. June Atxurra Badiola eta June Urresti Iglesias.
- Sorgin ahizpak. Arane Gonzalez Atxurra.