Nola?
Garapen motore egoki bat egiteko espazio egokiak eskainiz eta garapen kognitiboan lagunduko dioten jarduera eta proiektuak proposatzen, beti ere, jolasa eta esperimentazioa oinarri izanda.
Haur eta Gazte Literatura
2020ko ABENDUA
Kaixo, familia.
Ez da urte erraza, baina alde ona topatzeko aukera ere bilatu behar diogu. Ikastolak garrantzi berezia ematen dio irakurketari. Interes hori, ez da mugatzen haurrei irakurtzen eta idazten erakustera. Ikastolak jarduera eta ekintza ezberdinak jorratzen ditu irakurketaren zaletasuna pizteko eta indartzeko.
Ikastola denon artean zaintzen dugu!
Atzo, gaur eta beti, auzolana, ikastolaren oinarri!
Aurten ere ETB maratoian parte hartu dugu.
Oraingoan Lh6 ko ikasleak covit-19 aren inguruan sortu dituzten bertsoekin eta ikasle guztien argazki eta bideoarekin.
Hauexek dira Ikastolen Elkarteak aurten sortu dituen bi jolas didaktiko berriak.
LETRAK HITZ
Adina: 6+
ERRIGORA: Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka.
Kanpaina honetan Nafar hegoaldeko produktuez osatutako hiru saski eskaintzen dira. Saldutako saski bakoitzaren %25 bertako euskalgintzara bideratzen da. Horrez gain, aurten, saski hauek eskuratzean, Korrika, Seaska eta “D” ereduari ere, ekarpena egin zaio.
Azaroaren 21ean ETBko lehenengo katean ikusiko ahalko da ikastolen bost jaiek, hilaren 13an Donostiako Kursaalen, eskaini zuten Ikastolak Herriari ekitaldia, zeinean aurtengo jaiak antolatzen aritu diren ikastolei laguntzeko elkartasun kanpaina abiatu zen
Inoizko ekarpenik handiena bildu du euskalgintzarako Errigorak
16.000 saskitik gorako eskaera jaso du aurten Errigorak. Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka zortzigarren kanpaina “berezia” izan dela aitortu dute ekimena sustatzen duten AEK, Ikastolen elkartea, Sortzen eta Errigoraren ordezkariek: “Berezia, denok dakigun bezala, pandemiak eraginda, ezohiko egoeran aritu behar izan dugulako.
Bihar abiatuko da aurtengo Euskaraldia, eta ehunka mila ahobizi eta belarriprest arituko gara gure hizkuntza ohiturak aldatu eta euskarari orain baino leku gehiago egiteko saioan, abenduaren 3a bitartean. Ikastolok ekimen honetan aktiboki hartuko dugu parte, guztiok prestatu gara horretarako, izena eman dugu eta ‘ariguneak’ ere sortu ditugu. Euskaraldia 16 urtetik gorako herritarrentzako ekimena izanik ere, txikienetik hasi eta 15 urte bitarte dituzten ikasleak ere ez dira aparte ibiliko, beraiek ere protagonista izango dira gure ikastoletan, eta etxeetan.