25 urte daramazkigu ikastoletan, gau eta egun, liburuak lagun izaten hauetan dena kabitzen delako: ilusioa, irudimena, sormena. Heziketa, inspirazio eta balio garrantzitsuak lantzeko ezinbestekoak dira. Liburuak euskararen arnaslekuak dira.
Orotara, 35 lan aurkeztu dituzte Euskal Herriko Ikastolen III. Komiki Lehiaketara. 14 eta 16 urte bitarteko ikasleei dago zuzendua, eta Euskal Herriko Historiaren pasarte bat gaitzat hartuta, hura komikira eraman behar dute parte-hartzaileek. Hirugarren ekitaldi honetarako aukeratutako gaia Euskara Batua izan da.
Iristear dugu Ikastola Eguna! Ikasle, guraso, aitona-amona, izeba-osaba, ikasle eta guraso ohi, bazkide edota langile; den-denak gonbidatuta zaudete. Apuntatu hitzordua agendan.
MILA ESKER IBILALDIKO EGUNEAN PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI
Joan zen larunbatean euskaraz bizi nahi dugula erakutsi genuen .
Elkartasun uholdea behar dugu, zubiak eraikitzen jarraitzeko
EGITARAUA
Publiko guztientzako moduko egitaraua antolatu dugu. Hasieratik nahi izan da - eta hein handi batean lortu da- guneak ez izatea oso sektorialak, hots, bakarrik umeena, gazteena edo nagusiena. Hau da, gune guztietan denentzako moduko edukiak tartekatzen ahalegindu gara.
Eginkizunak
Hartu zure txanda. XE
Ibilaldi egunean dauden lan ezberdinak aurrera eramateko galdetegi honetan dugu apuntatzeko aukera. Denon ekarpena ezinbestekoa izango da 2023ko Ibilaldi eguna antolatzeko. Hartu zuen txandak, zenbat eta arinago apuntatu, orduan eta errazago antolatuko ditugu txanda guztiak. Beraz,