San Sebastian eguna ospatu genuen pasa den ostiralean. Danbor hotsez alaitu genituen inguruak!
Goizean, LH4ko ikasleak eguneko zentrora joan ziren. Txapelak prestatzen lagundu ondoren danborra jo eta elkarrekin abestu zuten.
HHko ikasleak kolore eta formekin esperimentatzen aritu gara. Ereduetatik abiatuta irudi desberdinak sortu ditigu batzuek, animaliak landareak, … Beste batzuk aldiz, sormena eta martxan jarri eta pertsonaia edo irudi berriak sortzera ere animatu gara.
Kaleak alaitu zituen Olentzeroren etorrerak. Musikaz eta dantzaz gozatu ondoren azken lanak egitera bueltatu zen mendira.
Laster arte Olentzero ?
Aste honetan Arbideko rokodromora joateko aukera izan dugu. Kirol desberdin bat praktikatuz, eskaladarekin gozatu dugu.
Eskerrik asko @arbideeskaladataldea
Ikastolatik kalera irten ginen Argitxorekin batera abestera. Eguraldia txarrari aurre ginez kaleak alaitu genituen.
Izar Parkeara joan ginen atzo HHko ikasleok. Erronka desberdinen aurrean gorputz atal guztiak jarri genituen martxan. Primeran pasatu genuen eta gosetu ere bai noski! Zubietako plazan indarrak berritu genietuen ogitarteko goxoekin.
DBH4ko ikasleok LH5eko ikasleei ingeleraz Euskal diasporaren inguruko proiektua azaldu diegu. Gaztetxoek interesa erakutsi dute proiektu honen inguruan.
Gai honetan, liburuen mundu zoragarrian murgildu gara. Esku artean dauzkagun liburu mota desberdinak eta liburutegien ezaugarriak ikasi ditugu. Hori horrela izanik, liburutegiko funtzionamenduari buruz galderatxo batzuk egitera joan gara udal liburutegira eta liburuzainarekin solasaldi ederra eduki dugu.