Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, horien artean kokatu behar dugu Digitalizazioaren edo Informazio eta Komunikazio Teknologien inguruko egitasmoa.
Bere funtzio nagusia ikastolen digitalizazio plana diseinatzea, garatzea eta ikastola orotara hedatzea da, Informazio eta Komunikazio teknologiak bere eguneroko zereginetan txerta ditzaten, ikas-irakaskuntza prozesuan zein kudeaketa eta antolaketan.