HERRIA
EGITEKO

hamaika forma daude, baina denek amankomunean duten ezaugarria konpromisua da, norberetik hasi eta kolektiboan islatzen dena.
Euskararen kasuan, argi dugu gure eguneroko hautu eta ohiturek izaera eta forma ematen diotela Euskal Herria deituriko lur honi.
Eguneroko praktiketan herriarekiko eragin bera dute gure kontsumo-ohiturek ere. Gure saskiak eta despentsak burujabeago egiten gaituzten produktuz betetzeak herri proiektu bat elikatzen du.
Bide hori eusteko aukera bat dugu parean:

ESKUTIK
ESKURA
KANPAINA
Bete ditzagun gure etxeetako despentsak
Nafarroa erdi eta hegoaldeko produktuz!
Jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta.
Noiz?
Martxoaren 18ra arte
Nola?
errigora.eus webgunean eskaera eginez edo zure inguruko guneko arduradunaren bitartez.
Egin eskaria
Zergatik?
Balioetan oinarritutako elikagaiak kontsumitzea onuragarria delako denontzat.