Bihar, irailak 24, Erdi Aroko jaia ospatuko dugu herrian. Ikastolaren gunea Alamedan egongo da. Egun osoan zehar txosna eta jai giroa aurkituko ditugu bertan. 11:30ean emango diogu hasiera jaiari eta 21:30ean amaituko da.
TrebeziXE: 11:30/14:00. Soka saltoa, erdi aroko xakea, boloak, arrastreak, indarra neurtzeko zakuak, txapazko jolasak,...
MasiXE: 12:00/13:00. Talo tailerra.
ApaingarriXE: 12:00/14:00. Lore diademak, ezkutuak eta ezpatak egin, Gartxoten maskarak margotu,...
AlaiXE: 12:00/14:00. Joaldunen zintzarriekin jolastu, aurpegia margotu,...
EmanaldiXE: 13:30/14:15. Josune Aramendi eta Aissa Intxausti bertsolariak.
IkusgarriXE: 17:00/18:00. Ipuin kontaketa musikatua Maider ipuin kontalariarekin.
BiziXE: 19:00/21:00. Erromeria Izarra taldearekin.
IbiltaiXE: 19:00/20:00. Ikasle talde bat kantu kantari Yolanda Loiraren zuzendaritzapean.
OHARRA: ahal duzuenok tortilla ekarri txosnara 11:00etatik 15:00etara bitartean. Eskerrik asko.
Animatu eta ondo pasatu!