Bulego baten bueltan eta umorean oinarrituta, Galder Perez eta Ane Zabala ditu protagonista antzezlanak
Larunbata, otsailak 25, 18:30etan, antzerkiaz gozatzeko aukera egongo da Kofradi Zaharrean. Izan ere, Gilkitxaro antzerki taldearen ETAren agiri bulegoa komedia izango da ikusgai, Ane Zabala eta Galder Perez aktoreek zuzendutako lana. Sarrerak lau eurotan eskuratu daitezke, Ibilaldiko dendan aurrez eta Kofradi Zaharrean momentuan.
Umoretik landutako obra
Umoretik landuta, eszenaratze kurioso batekin, eta soilik bi pertsonaiekin iritsiko dira Ane Zabala eta Galder Perez Kartzela Zaharrera. Petral Bilbaoren, ETAren agiri bulegoko langilearen, kontakizuna dakar obrak: "ETAren zigiluak banatzea da bere eginkizun bortitza. Makal Xiberu bulegora joan da, eginkizun sekretu batekin. Petralek, ordea, arnasa hartzeko denborarik eman gabe, ezustean harrapatuta, eta ETAren agiria lortzeko probak ezarriko dizkio Makali".
Fitxa teknikoa:
ANTZEZLEAK: Ane Zabala
Galder Perez
KARTELA: Gontzal Gutierrez
ARGAZKIAK: Ilara
ESKERRAK: Eidabe
Irati Jimenez
Mikel Soto
Jon Sanchez
Goizalde Landabaso
Karrika antzerki taldea