LEHEN HEZKUNTZA
KIMU PROIEKTUA
Lehen Hezkuntzako lehenengo hiru mailetara bideratutako proiektua da. Errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen funtsezko konpetentziak garatzea du helburu
LH 1 eta 2 hiru proposamen didaktikotan egituratu dira: Erronka, Euskara eta literatura eta Matematika. LH 3an Lengua castellana y literatura ere gehitzen zaie.
Proposamen didaktikoen arteko koherentzia, lotura eta osagarritasuna bermatu dira, irakaskuntza-prozesua ikuspegi global batetik diseinatzen laguntzeko irakasleari. Gainera, diziplina bakoitzak malgutasunez planifikatzeko eta erabiltzeko aukera eskaintzen du.
IRAKASLEARENTZAKO BALIABIDEAK
Kimu proiektua aurrera eramateko ondorengo baliabide hauek izango ditu irakasleak eskura:
- Irakaslearen gidaliburua. Proposamena bere osotasunean ulertu, elementu desberdinek elkarrekin duten loturaz jabetu eta koherentziaz erabiltzeko laguntza-gida.
- Planifikazio- eta ebaluazio-erremintak. Ikaslearen progresioaren ebaluazioa planifikatzeko eta egiteko orientabideak.
- Ingurune digitala. Proposamen didaktikoei lotutako eduki eta baliabide digital guztiak eremu bakar batean bilduta, modu motibagarrian eta eraginkorrean lan egiteko.