PRENTSA OHARRA

Ikastolon balorazioa alderdien ekarpen-emendakinen inguruan


Bi urte dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sistema osoa arautuko duen lege berri bat lantzen hasi zela Hezkuntza Saila. Ikastolen Elkartearentzat berri pozgarria izan zen hezkuntza sistema osoa arautuko zuen legea izango genuela jakiteak, izan ere lehenengo aldiz Hezkuntza Sistema osoa arautzeko Legea proposatzen baita (93ko Legeak sistema Publikoa bakarrik arautzen baitzuen)

Legearen eztabaida azken fasean sartuta dago eta ezagutu ditugu alderdi politikoek erregistratu dituzten ekarpenak. Ikastolok, beti gure helburuak ardatz ditugula, alderdien ekarpen-emendakinak lau ardatzetatik baloratuko ditugu, ikastolentzako Lege honetan lau eztabaida nagusi baitaude:

  1. Euskara, euskal kultura eta euskal curriculuma
  2. Gobernantza eredua: publiko-pribatua dikotomia eta Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren definizioa
  3. Euskal Herria bere osotasunean ahalbideratzeko politikak
  4. Segregazioaren aurkako politika eta doakotasunerako politikak

PDF jaitzi

Etiketak: Albisteak