Urriaren 24tik azaroaren 14ra luzatuko da ouzolan-ariketa erraldoi honeton Agerreko —alegia, Nafarroa erdi eta hegoaldeko— produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.
Ekin eta ekin, urteak dira jada Agerrean euskara sustraitzeko Iurra landu eta iraultzeko lanetan gabiltzala. Auzolan erraldoi batean Iontzen dugu Iurra, euskalzaleon arteko elkartasunez ematen diogu zolari behar duen eguzki, ur eta haizea.
Euskara hauspotzeko dabiltzan eragileek denon ekarpena behar dute baliabide ekonomikoz hornitzeko, baita haien eguneroko batailetan gainontzeko euskaltzaleen babesa eta arnasa sentitzeko ere. urraldeak batuz indarrak biderkatzeko aldia da Euskarari Puzka kanpaina, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari behar duen haize bolada bidaliko diogu denon artean puzka!
Egin zure eskaera https://www.errigora.eus/ helbidean.