Saharar kanpamenduetara eramateko material bilketa martxan jarri du Yaalah Elkarteak

2018. urtean Yaalah Elkarteak Bir Ganduz proiektua jarri zuen martxan, saharar errefuxiatuen kanpamenduetan. “Saharar herriarekin lotura izatea, elkartasuna adieraztea eta beharrizanak arintzeko aletxoa jartzea” izan dira helburuetako batzuk. Aurten, 2018. urtean hasitako proiektuari jarraipena emateko asmoagaz, azaroaren 29an abiatuko dira Bir Ganduz kanpalekura, eta bertan egongo dira abenduaren 7ra [zapatua] arte. “

Bertan egingo ditugun lanetatik aparte, hegazkin bidaia aprobetxatuz  hemendik eraman genezaken  guztia lortzeko, ESKOLA MATERIAL BILKETA burutuko dugu datozen asteetan, kanpamentuetako  ikastetxeetara ahalik eta material gehien eramateko, herritarroi ahal duzuen ekarpena egiteko deia luzatzen dizuegu.

BILDUKO DUGUN MATERIALA:

Arkatzak, margoak, atxingiak, zorrozkiloak, erregelak, koadernoak, boligrafoak, estutxeak,motxilak...

BILKETA LEKUAK

 HERRIKO IKASTETXEETAN
KURIKE eta IDIAKEZ dendetan

Materiala uzteko azken eguna: AZAROAK 15

 

Etiketak: Albisteak