Dakizuenez, hilak 3an Euskararen eguna izango da eta guretzat hain berezia eta garrantzitsua den eguna ospatzeko Ikastolan hainbat ekintza egingo ditugu.
Hasteko eta behin, aste honetan, euskarazko jolas ezberdinak erakutsi dizkiegu haurrei, jolas horietan euskaraz jolasteko. Esate baterako, goma, soka-saltoa, esku-jolasak, dilin-dalan…
Horrez gain, abenduaren 3rako, Euskararen egunerako, egitarau osoa prestatu dugu. DBH 4. mailako ikasleek idatzi duten manifestua irakurriko dute eta ondoren, kalera aterako gara euskal kantak abestera.
10:30ak inguru irtengo gara Ikastolatik eta parkean egingo dugu lehen geldiunea. Ondoren, alde zaharrerantza abiatuko gara. Geldialdi horietan honako abestiak kantatuko ditugu: “Iupi ia ia”, “Behin betiko” eta “Guk euskaraz”.
Beti bezala, Argitxo ere gurekin izango da ekintza guztietan.
Hain garrantzitsua den egun honetan gurekin bat egitera animatzen zaituztegu!
Gora Euskara!
Etiketak:
Gure Kontuk ...