Bizi-bizi dator 2025eko uda. Gogoz eta ilusioz aritu gara Zirimola Aisialdi Taldean eskuartean duzun katalogoa sortzen.
Euskal Herriko haur eta gazteak saretzeko helburuarekin udaleku eskaintza paregabea aurkezten dizugu. Haurrak eta gazteak erdigunean kokatuz, bizipen positiboz osatutako esperientzia ahaztezina izan dadin osagai guztiak bildu ditugu gure egonaldietan: ikuspegi inklusibo eta herritarra dute, askotariko ekintza ludikoak antolatzen dira, ekimen parte-hartzaileak eta parekideak dira.
Eta hori guztia... bereziki Zirimolako Hezitzaile Eskolan hazitako eta hezitako hezitzaileen eskutik. Euskara eta euskal kulturarekiko konprometituak, ingurumenarekiko arduratsuak... aisialdi euskalduna eta hezitzailea garatzeko trebatutako hezitzaile talde paregabea dugu. Gogotsu daude, uda hasteko irrikitan eta haur zein gazteen bidelagun izateko prest.
Euskal Herriko kale, plaza eta txokoak euskaraz eta euskal kulturaz zipriztintzeko asmotan gara. BAZATOZ?
Bete uda oroitzapenez eta eman izena Zirimolako udalekuetan!
Gehiago irakurri