Ikasturte hasiera honetan Gure Haurrak ere Badira-k deituta, EHko ikastetxe guztietan Palestinaren aldeko ekimen desberdinak burutuko dira. 
Ostegunero egingo ditugu elkartasun keinuak. Oraingoan 12:30etan bildu gara eta datorren ostegunean, urriaren 9an, 16:20 bilduko gara berriz ikastolako jolastokian. 

Ekimen guzti hauekin lotuta, ehunka zapata zahar behar ditugu eta etxean jada erabiltzen ez dituzuen horiek ekartzeko deia egiten dizuegu. Pareak bere sokarekin edo brida txiki batzuekin lotuak ekarri, mesedez. Idazkaritzan jasoko ditugu urriaren 18ra bitartean.
Aurrerantzean, zapata guzti hauek, Gure haurrak ere Badira ekimenetan erabili ahal izango ditugu.

Aldez aurretik, mila esker,
Palestinako umeak gure haurrak ere badira!

Etiketak: Gure Kontuk ...