Irailaren 26an, hizkuntzaren Europako Egunean, Batuz Aldatu adostasun sozialaren ehundik gora sinatzaile elkartu ziren Donostian, Miramongo Parke Teknologikoan, Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. Bertan aurkeztu zuten hizkuntza-politikaren arloko Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza dokumentua.
Proposamen horren helburua da euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua moteldu eta euskal hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan den horretan, egoera horri aurre egiteko eta euskararen etorkizuna bermatzeko ezinbestekoa den jauziaren nondik norakoa proposatzea, beti ere adostasun soziala oinarri dela.
Ikastolen Elkartea proposamenaren sinatzaile den horretan informazio hau partekatzen dugu. Beraz, erantsita helarazten dizuegu Itun Soziopolitiko berria.
Adeitasunez,
Zuzendaritza.