
URRIAK 31 ARIMEN GAUA Itzalitako kalabazak argitzeko sasoia
17:00 / Gaztelekuan, makillaje tailerra
18:30 / Kalerik kale, Kamiñazpin hasita, herriko ikastetxeek eta P.M. Unanue Musika Eskolak lagunduta. Kalejiran trikitixa, pandero eta akordeoi taldekoek kanta 2 joko dituzte, eta bandak beste 2. Txandakatzen joango dira
19:30 / Kalejira Musika Eskolan amaitu
Tarte honetan, parte hartuko duten etxeetara joateko aukera egongo. Ospakizunean parte hartzeko zuen etxe eta atariak apaintzen badituzue, ongi etorriak garela ulertuko dugu.
21:00/ Gaztelekuko kanpoko aldean amaiera.
JANTZIAK: trapu zaharrak jantzita ateratzeko eguna da; ez dotore jantzi, mesedez.
FAMILIAK: etxeko ataria kriseilu batekin edo Arimen gaueko irudiren batekin apaindu, horrela gazteak XANDULI, MANDULI, KIRRIKIKI, EMAN JATEKOAK GURI eskean joaten direnean jakingo dute atea irekiko dietela.