Bir ganduz proiektua Yaalah elkarteak Ondarroako Udalarekin batera saharar errefuxietuen kanpamentuetan martxan jarritako proiektua da. Saharar herriarekin lotura sendotzea, elkartasuna adieraztea, behar izanetan laguntzea... dira helburuetako batzuk. Emakumeen burujabetza eta errealizaziorako etxearen proiektua ere martxan dugu.
 
Aurtengo abenduan elkarteko kidez eta harrera familiez osatutako taldea joango gara aurrez hasitakoari jarraipena ematera. Bertan egingo ditugun gauzez aparte, hemendik ahal dugun material guztia eramatea da asmoa, bereziki Bir Ganduzen kokatzen diren ikastetxe eta haurtzaindegietara eskola materiala. Horretarako bilketa jarriko dugu martxan herriko ikastetxeetan Azaroaren 4tik 11era .

Etiketak: Albisteak