Ikastolen Elkartea buletina: Komunikazioa
Badator “Hitz eta Jolas” egitasmoa!!
Kaixo,
Hitz eta Jolas egitasmoak euskarazko album ilustratuak, jolas produktuak eta komikiak biltzen ditu, eta helburu nagusia euskaraz jolasteko eta irakurtzeko plazerra sustatzea da.
Eskaintza osoa jasotzen duen katalogoa ere prestatu dugu eta berau aurkezteko bideo pilula bat ere bai. Hemen dituzue eskuragarri:
- Hitz eta jolas 2025 Neguko katalogoa - Deskargatu hemen
- Aurkezpen pilula - Deskargatu hemen
Aurten ahalegin berezia egin nahi dugu ikastoletan eta bereziki familiekin, eta horretarako eskaera bide ezberdinak prestatu ditugu. Ohiko bideez gain bi azpimarratu nahi ditugu nagusiki.
1. Ikastolan bertan eskaera egin eta jasotzeko aukera.
Ikastolak berak egingo du kudeaketa eta ELKAR banaketatik izaten dituen ohiko hobariak izango ditu.
Prozedura ondorengoa izango da:
- Ikastolak galdetegi ereduaren kopia bat egin eta familien esku jarriko du. Galdetegiko salneurria merkatuko salneurria izango du eta ikastolak erabakiko du hobariaren kudeaketa nola egiten duen.
- Familiek eskaerak egiteko epea azaroaren 26 arte izango dute.
- Ikastolak eskaera guztiak dokumentu batean bildu eta ikastetxeak@elkar.eus helbidera bidaliko ditu.
- Elkar banaketa arduratuko da ikastolan eskaerak banatzeaz.
- Elkar banaketak ikastolari hobari guztiekin egingo die faktura.
- Ikastola arduratuko da familei kobraketa eta banaketa egiteaz.
2. DA! Durangoko azokan jasotzeko aukera.
- Eskaera egiteko galdetegi hau bete eta abenduaren 5etik 8ra DA! Durangoko azokako Artekale 64 IKASTOLAK stand-ean jasoko litzateke.
- Ordainketa ere bertan egingo da.
- Eskaintza honetan pack edo sorta ezberdinak eskuratzeko aukera dago.
- Aukera hau erabiltzen duenak OPARI bat jasoko du eskaerarekin batera.
- Familiekiko prozedura ondorengoa izango da:
- Hitz eta jolas 2025 eskaera DA!n jasotzeko galdetegia ikastolak familiei bidaliko die.
- Familiek eskaerak egiteko epea azaroaren 26 arte izango dute.
- Eskatzailarekin harremanetan jarriko gara jasoketa eguna zehazteko.
- Jasoketa egunean Artekale 64 IKASTOLAK Stand-etik pasa eskaera jaso eta ordaintzera.
Etiketak:
Albisteak