AZAROAK 25

Indarkeria Matxistaren Kontrako

Nazioarteko eguna

 

Tratu onak

Tratu onak, ikastetxetik hasita.

 

Haur Hezkuntza

 

Haur Hezkuntzan lantzeko ipuin eta abestiak aurkitzen dira hurrengo estekean: https://sites.google.com/mukusulubalhi.net/haurhezkuntza/sarrera/2022-2023/azaroak-25

 

Horretaz gain, horrelako horma-irudiren bat egin daiteke: 


Irudi hau ere marraztu daiteke horma-irudirako (nahi izanez gero gmail-etik bidaliko zaizue):

                                        


Lehen Hezkuntza

  • LH 1-2-3 

➔ Helburua: Azaroaren 25 Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko eguna ikusarazi.

➔ Dinamika: Azaroaren 25aren harira, ikastetxean bertan, tratu onak eta zaintza oinarri hartuta, kartulina zein karteletan ikasleekin apainketa lanak egin zaintza edota tratu onak hitza oinarri hartuz. Ondoren, ikastetxean bertan apainketa lanak egin. Adibidez:

➔ Helburua: Genero rol eta estereotipoek nesken sozializazioan eragiten dituzten

mugei aurre egitea.

➔ Dinamikaren azalpena: Genero eraikuntza rol eta estereotipoen barneraketaren arabera egiten den heinean, binarioa eta dikotomikoa izan ohi da. Eraikuntza horretan, rol eta estereotipo batzuk plaza hartzen dute eta ostera, beste batzuk ikus-ezin bilakatu. Hortaz, erabat murritzailea da neska bezala sozializatzen diren ikasleentzako, hainbat jarrera eta izaerak espazio horietan ikusgarritasun handia hartzen baitute eta beste batzuk ordea, erabateko bigarren planoan geratzen dira. Isilik egotea, ez erantzutea, edo ez defendatzea genero eraikuntzan kokaturiko mugak/estereotipoak dira. Hori dela eta kolektiboa indartu behar dugu. Hezitzaileak, gela ezagututa, bideratu egingo du talde hausnarketa.

 

“...Eta gaizki hitz egiten bagara? Eta haserre bagaude, zer egin dezakegu lasaitzeko? Erasotua edo bakarrik sentitzen bagara, zer egin dezakegu hobeto sentitzeko? Eta besteok? Ze konpromiso hartuko dugu pertsona horrekin?...”

 

  • LH 4-5-6

➔ Helburuak: Elkar zaintzeko egin behar dugunaz jabetzea.

➔ Dinamika: 

  • Borobilean jarri eta izenarekin batera, banan-banan, maitasunarekin lotzen duten hitz bat botatzea proposatuko zaie parte hartzaileei. Ondoren, paper zati handi baten TRATU ONAK hitza jarri eta braingstorming teknika erabiliz, banan-banan parte-hartzaileek botatako hitzak jasoko dira. Modu indibidual zein kolektiboan tratu onen kontzeptua definituko dute.
    • Hausnarketarako galderak: Nola sentiarazten naute paperean aurkitzen ditugun hitzak?
    • Tratu onak egunerokoan jasotzen ditugu?
    • Nork egiten digu tratu ona? Badago ezberdintasunik mutilek eta neskek egiten duten tratuan?
    • Desberdintasunik badago, zeintzuk dira?
    • Harritu nau hitzen batek? Hitz desegokirik badago? Aurkezpenetan,
    • maitasunarekin lotu dugun hitzekin zerikusirik badute arbelean ditugun hitzak? Zer da tratu onen kontrakoa?
    • Zelan identifikatu ahal dugu?
  • Irakasleak tratu onen landare bat marraztuko du, eta, landarearen petalo bakoitzean ikasleek tratu onen inguruan esandako esaldiak idatziko dira.

 

Bigarren Hezkuntza

  • 1 eta 2 mailak: 

➔ Helburua: Hurbileko bizipenetatik, enpatiatik, emakumeen aurkako indarkeria ikusaraztea eta guztion erantzukizuna dela ulertzea.

➔ Dinamika: Ur handitan programa taldean ikusiko dute. Ikusten duten bitartean, deigarria, harrigarria, hunkigarria suertatu zaien istorio edo esaldia apuntatuko dute. Gero taldeka jarriko dira eta esaldi edo apuntatutakoa euren artean komentatuko dute. Horma-irudia egin. 

https://www.eitb.tv/eu/bideoa/ur-handitan-2-denboraldia/5762/126894/matxismoa/

 

  • 3 eta 4 mailak: 

➔ Helburua: Indarkeria matxistaren bizi duten emakumeen testigantzen bidez indarkeria matxistak haiengan sortu dituen min eta osatze prozesuak hurbiletik ezagutzea.

➔ Dinamika: Hechos son amores laburmetraia ikusteko proposamena. Helburua: bikote harremanetan tratu onek zein garrantzia duten, indarkeria matxista ikusgarriaren oinarri ikus-ezina baita. Ateratzen diren ideiekin horma-irudiak egin. https://www.youtube.com/watch?v=WCMyBdKKDIU&t=3s

 

Etiketak: Albisteak