Ikastolak garrantzi berezia ematen dio irakurketari. Eta, interes hori, ez da mugatzen haurrek irakurtzen eta idazten ikastera. Hartara, ikastolak garatzen duen irakurketa-planaren barruan, jarduera ezberdinak eramaten ditu aurrera irakurketaren zaletasuna sustatzeko, horietako bat JUUL kanpainaren ospakizuna delarik. 

Haurrek irakurtzen jakin edo ez, familiek ere, irakurketa sustatu dezakezue. Adibidez, gertuen dituzuen liburutegietara seme-alabak eramanez eta bertan dituzten liburuak aztertzen eta aukeratzen laguntzen, beraiekin irakurtzen, Durangoko liburu azoka bisitatuz...

Gabonetan, liburua opari ezin hobea izan daitekeela kontuan hartzea interesgarria izan daiteke.

Juul kanpainaren web-orrialdean aurkituko dituzue gomendatutako haur eta gazteentzako ipuin zein liburu zerrenda. Era berean, ikastolan edo udal liburutegietan aholkua eska dezakezue.

Literatur astea

Zeuen seme-alaben hezkuntzaren garapenean lanean batera jarraitzeko asmotan, adeitasunez agurtzen zaituztegu,


Euskara taldea

Etiketak: Albisteak