Naberan Krosak herria kolorez bete du!
. Martxoaren 7an, 270 korrikalarik —110 ume kementsu eta 160 nagusi
Giro bikaina eta kiroltasuna nagusitu dira aurten ere Jose Mari Naberanen omenezko VII. herri krosean. Martxoaren 7an, 270 korrikalarik —110 ume kementsu eta 160 nagusi— Alde Zaharreko kaleak bete dituzte, herritarren txalo eta animo artean. Zubi Zahar Herri Ikastolatik harro gaude lasterketa honek duen izaera inklusiboaz; guretzat garrantzitsuena ez baita kronometroa, elkarrekin kirola eginez komunitatea indartzea baizik. Eskerrik asko parte-hartzaile, laguntzaile eta bide bazterretik bultzada eman diguzuen guztioi, zuek gabe ez litzateke posible izango!
10 kilometro, gizonak:
-
Jon Flores Elicegui: 34:22
-
Ander Borrego Aranzabe: 34:24
-
Xabier Gonzalez Goti: 34:31
10 kilometro emakumeak:
-
Ioana Osa Larruzea: 40:20
-
Larraitz Torrontegui: 40:57
-
Cristelle Duperrain: 41:07
5 kilometro gizonak:
-
Julen Etxebarria Urrosolo: 15:23
-
Jon de la Cuesta Barrutia: 15:43
-
Josu Azkonaga Maiztegi: 17:06
5 kilometro emakumeak:
-
Idoia Nogales Alberdi: 18:26
-
Nahia Ibarzabal Gisasola: 20:01
-
Janire Azpiazu Okamika: 21:20
