Harrotasunez beteta daukagu bihotza! ❤️ Urtero bezala, LH6ko ikasleok gure proiektuari amaiera borobila eman diogu alamedan antolatutako Azoka Solidarioarekin.

Aste hauetan gogor lan egin dugu: etxeetatik ekarritako jolasak, liburuak eta eskulanak txukun-txukun antolatu ditugu. Baina ez hori bakarrik! Gure azokan ez dira falta izan madalena gozoak, bizkotxoak eta tortilla pintxoak. 🥧🍳

Emaitza ezin hobea izan da: herritarren parte-hartzea itzela izan da eta oso pozik gaude jasotako babesarekin. Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi! 🙌

Guztion artean bildutako dirua Saharara bideratuko dugu, han hain beharrezkoa duten ur edangarria gordetzeko depositoak erosteko. Ondarroako Yaalah elkartearen bidez egingo dugu ekarpen hau, hango familien bizimodua pixka bat hobetzeko asmoz. 💧🏜️

¡Esker mila, denoi!

Etiketak: Gure Kontuk ...