💚 Badira berrogei urte ameslari batzuek Ibaialde Ikastola sortu zutela Lodosan.
✅ Urte hauetan ametsak betetzen aritu gara, lanean, gogor eta tinko. Euskaraz ikasi eta bizi nahi dutenei tokia ematen.
🕸️ Pedagogia berritzailean oinarrituta, herrian sustraituta eta Nafarroako zein Euskal Herriko gainontzeko ikastola guztiekin sarean josita.
🫰 Lodosako Ibaialde ikastola arrakasta kolektibo baten emaitza da. Altxor partekatua.
❌️Orain ordea, Lodosako ikastola bere desagerpenera eraman dezakeen erabaki arbitrarioa hartu du Hezkuntza Departamentuak.
❤️🔥 Ibaialde ikastolaren alde eta Nafarroako Ikastola guztien alde Lodosako adierazpena sinatu dute dozenaka eragile eta norbanakok.
🔗 Adierazpena eta sinatzaileak: https://drive.google.com/file/d/1uJmmAqsU7d8ym6Q9pQYvGMRNIxVUrClR/view?usp=sharing
🤝 Nafarroako eta Euskal Herriko ameslari guztiei dei egiten diegu bidezkoa dena defendatzer