💭 Handitan zer izan nahi dugun amesten aritu gara LH2ko gelan! Lanbideen munduan murgilduta ibili gara, eta zer hobeto gure familiak bidelagun izatea baino?

Mila esker gure gelara hurbildu zareten guztioi. Zuen lanbideak hain modu berezian azaltzea oso aberasgarria izan da, zuen egunerokoa gertuagotik ezagutzeko aukera eman digu.

Asko ikasi dugu ekarri dizkiguzuen materialekin, laneko jantziekin eta bideo interesgarriekin. Zuen azalpenen bidez, ofizio bakoitzaren garrantzia ulertu dugu eta, batez ere, lan guztiek duten balioa ikasi dugu.

¡Esker mila, denoi!

Etiketak: Gure Kontuk ...