Lea-Artibai mankomunitateak proiektu barria martxan dauka
Ikastetxe eta guraso elkarteekin egon ostean, ekimen berri bat jarri dugu martxan, Gaztepsik, 14tik 30 urtera arteko gazteei zerbitzu psikologikoa hurbildu, erraztu eta arrazoizko prezioan eskaintzeko asmoz: gazte bakoitzak 7 saio edukiko ditu psikologoarekin, eta saio bakoitzaren kostua 10 eurokoa izango da.
Lea-Artibai mankomunitatean, era horretara, eskualdeko osasun mentalaren inguruko kezkari erantzun nahi diogu. Horrela, gazteen ongizatea sustatzeko eta behar emozionalei arreta egokia eskaintzeko bidean gure ekarpena egin nahi dugu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Burdinola, Eika eta Maier kooperatibei, finantziazioan lagundu digutelako; Osasun saileko Osasuna sustatzeko atalari; eta Psikologokoen elkargoari, gure inguruko psikologia gabineteen artean proiektuari buruzko informazioa zabaltzen laguntzeagatik.
Informazioa eta izen-ematea:
- Izen-ematea: Maiatzaren 28tik aurrera.
- Saio kopurua: 7.
- Saioen datak: ekainetik abendura bitartean.
- Prezioa: 10€ saioko.
