Euskal gizarteak euskara gehiago nahi eta behar duela aldarrikatuz abiatu da 50. Kilometroak
Ikastolen ordezkariek euskararen aldeko konpromisoa berretsi dute, eta Kilometroak jaiak 50 urteotan egindako ibilbidea eta etorkizuneko erronkak nabarmendu dituzte. Gipuzkoako 31 ikastolen ordezkari bana igo da oholtzara, eta lekuko berria aurkeztu da. Datorren urteko Kilometroak Bergaran ospatuko dira, Aranzadi Ikastolaren eskutik.

LAZKAO, 2026ko urriaren 4a. Abiatu dute Kilometroak jaia Lazkaon, euskararen, euskal kulturaren, ikastolen eta herri ekimenaren aldeko aldarri argiarekin. Aurtengoa Kilometroak jaiaren 50. edizioa izanik, hasiera ekitaldiak protagonismo berezia eman die Gipuzkoako ikastolen ibilbideari eta bost hamarkadatan zehar jai hau posible egin duten ikastola-komunitate guztiei.
Ekitaldian Euskal Herriko ikastolen ordezkariak izan dira, erakunde publikoetako, alderdi politikoetako eta gizarte, euskara eta kulturako ordezkari ugarirekin batera. Besteak beste, hitza hartu dute Lazkaoko Ikastolako lehendakari Irantzu Amundarainek, Lazkaoko alkate Kepa Zubiarrainek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosak, Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak eta Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakari Aitor Elizaranek.
Irakurri artikulu osoa
