Marko teknopedagogikoa

Marko teknopedagogikoa

Teknologia hezkuntza-proiektuaren zerbitzura jartzea, ikasleen ahalduntze digitala sustatzea eta burujabetza teknologikoa.

gehiago
Marko teknopedagogikoa

Marko teknopedagogikoa

Teknologia hezkuntza-proiektuaren zerbitzura jartzea, ikasleen ahalduntze digitala sustatzea eta burujabetza teknologikoa.

gehiago
Marko teknopedagogikoa

Marko teknopedagogikoa

Teknologia hezkuntza-proiektuaren zerbitzura jartzea, ikasleen ahalduntze digitala sustatzea eta burujabetza teknologikoa.

gehiago

Bezeroa: Ikastolan Elkartea

Data: Astelehena, Otsaila 05, 2024

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearekin elkarlanean egindako ikerketan eta ebidentzia zientifikoetan oinarritzen da. Markoaren ideia nagusia da gailu bat ez dela berez ikaskuntza-tresna, eta pedagogiak markatu behar duela haren erabilera.

Hiru erabaki nagusiak

• Pantailen erabilera murriztea. Hezkuntza-eremuan gailu digitalen presentzia gutxitzea erabaki dute, eta soilik testuinguru eta une egokietan erabiltzea.
• Gelaratzea atzeratzea. Hasierako adinetan pantailak saihestuko dira, eta konpetentzia digitala zein pentsamendu konputazionala modu analogikoan landuko dira (jolasaren eta esperimentazioaren bidez).
• Ahalduntze digitala berariaz lantzea. Asteko ordutegian denbora-tarte espezifikoak gordeko dira teknologia ezagutzeko, tresna gisa erabiltzeko eta haren eraginez hausnartzeko.

Mailaketa etapa pedagogikoen arabera

Hezkuntza etapa Gailuen erabilera eta lanketa
Haur Hezkuntza eta LH 1-2 Ez da gailurik erabiliko ohiko jardunean. Beharrezkoa balitz, irakasleak bakarrik erabiliko luke, eta konpetentzia digitala modu analogikoan landuko da.
LH 3-4 Online jarduera gidatuak egiten hasiko dira, betiere irakasleak dinamizatuta.
LH 5-6 Konpetentzia digitalaren lanketa sistematizatuko da.
DBH (12 urtetik aurrera) Gailu digitalen erabilera etiko, arduratsu eta jasangarria sustatuko da, eta datorren ikasturtean hasiko da ikaste-esperientzia berriaren ezarpena.